1 Corinthianoetara. 12
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Dohain spiritualez den becembatean, anayeác, eztut nahi ignora deçaçuen. 2Badaquiçue ecen Gentil içan çaretela, eta idola mutuén onduan guidatzen cineten beçala lasterca cinabiltzatela. 3Halacotz iaquin eraciten drauçuet, ecen Iaincoaren Spirituaz minço denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen.

4Eta dohainén differentiác badirade, baina Spiritu ber-bat da: 5Administrationén differentiac-ere badirade: baina Iaun ber-bat: 6Operationén differentiác-ere badirade: baina Iainco ber-bat da, ceinec eguiten baitu gucia gucietan. 7Baina batbederari emaiten çayó spirituaren manifestationea probetchatzeco. 8Ecen batari spirituaz emaiten çayó sapientiataco hitza, eta berceari eçagutzetaco hitza, spiritu beraren arauez: 9Eta berceari fedea, Spiritu harçaz beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu harçaz beraz. 10Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea. 11Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala.

12Ecen gorputza bat den beçala, eta baitu anhitz membro, baina gorputz batetaco membro guciac, anhitz diradelaric, gorputzbat dirade: hala da Christ-ere. 13Ecen Spiritu batez gu gucioc batheyatu içan gara gorputzbat içateco, bada Iuduric, bada Grecoric, bada sclaboric, bada libreric: eta guciac edaran içan gara Spiritu ber batez.

14Ecen gorputza-ere ezta membrobat, baina anhitz. 15Baldin erran badeça oinac, Eznaiz escua, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco? 16Eta baldin erran badeça beharriac, Eznaiz beguia, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco? 17Baldin gorputz gucia beguia bada, non içanen da ençutea? baldin gucia ençutea bada, non içanen da senditzea? 18Baina orain eçarri vkan du Iaincoac membroetaric batbedera gorputzean, nahi vkan duen beçala. 19Ecen baldin guciac membrobat balirade non liçateque gorputza? 20Baina orain anhitz dirade membroac, badaric-ere gorputzbat. 21Eta ecin beguiac derraqueo escuari, Hire beharric eztiat: edo berriz buruäc oiney, Çuen beharric eztut. 22Baina are guehiago dena gorputzeco membro infirmoen irudi dutenac, necessarioenac dirade. 23Eta gorputzeco membro deshonestén diradela vste dugunac, ohoratuquienic estaltzen ditugu: eta gure membro deshonestenéc, ornamendu guehienic duté. 24Eta gutan honest diraden partéc ornamendu beharric eztute: baina Iaincoac moderatu vkan du gorputza batean, falta çuenari ohore guehienic emanez: 25Gorputzean diuisioneric eztençát, baina membroéc batac berceagatic ansia berbat dutén. 26Eta den membro batec cerbait suffritzen duen, membro guciéc harequin suffritzen duté: edo den membrobat ohoratzen den, membro guciac alegueratzen dirade elkarrequin.

27Bada çuec çarete Christen gorputz, eta membro partez. 28Eta batzu eçarri vkan ditu Iaincoac Eliçán, lehenic Apostoluac, guero Prophetác, herenean Doctorac: eta guero verthuteac: guero sendatzeco dohainac, aiutác, gobernamenduac, lengoagén diuersitateac. 29Ala guciac dirade Apostolu? ala guciac Propheta? ala guciac doctor? ala guciac verthutedun? 30Ala guciéc badute sendatzeco dohaina? ala guciac lengoage diuersez minço dirade? ala guciéc interpretatzen dute? 31Baina çareten dohain excellentenén guthicioso: eta oraino bide excellentagobat eracutsiren drauçuet.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

1 Corinthians 11
Top of Page
Top of Page