2 Thessaloniceanoetara. 1

<< 2 Thessaloniceanoetara. 1 >>
2 Thessalonians 1 Basque (Navarro-Labourdin): NT
 

1 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc gure Iainco Aitan eta Iesus Christ gure Iaunean Thessaloniceanoen den Eliçari: 2 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.

3 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea: 4 Hala non gueuror çuengatic gloriatzen baicara Iaincoaren Elicetan, çuen persecutione eta iragaiten dituçuen afflictione gucietaco patientiáz eta fedeaz: 5 Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin çaiteztençát, ceinagatic suffritzen-ere baituçue: 6 Ecen gauça iustoa da Iaincoa baithan, çuec affligitzen çaituzteney, afflictione renda diecén 7 Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin, 8 Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz: 9 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz: 10 Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan: 11 Causa hunegatic-ere othoitz eguiten dugu bethiere çuengatic, çuec vocationearen digne gure Iaincoac eguin çaitzatençat, eta compli deçan bere ontassunaren placer on gucia, eta fedearen obrá botheretsuqui: 12 Glorifica dadinçát Iesus Christ gure Iaunaren icena çuetan, eta çuec hartan, gure Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren gratiaren araura.


<< 2 Thessalonians 1 >>
Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. Translation information and text available at http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Biblos.com Online Bible