Hebraicoetara. 4
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Garen bada beldur guertha eztadin çuetaric cembeit haren reposean sartzeco promessa vtziric, priuatua eriden eztadin. 2Ecen guri-ere euangelizatu içan çaicu hæy-ere beçala: baina etzaye deus probetchatu predicationeco hitza, ceren ezpaitzén fedearequin nahassia ençun vkan çutenetan.

3Ecen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi vkan dugunoc, erran duen beçala, Bada cin eguin vkan dut neure hirán, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean: munduaren hatsean danic haren obrác acabatu içan baciraden-ere.

4Ecen nombeit hunela erran vkan du çazpigarren egunaz den becembatean, Eta reposa cedin Iaincoa çazpigarren egunean bere obra gucietaric. 5Eta hunetan berriz, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean. 6Ikussiric bada oraino batzu sartzen diradela hartan, eta lehenic denuntiatu içan çauenac eztiradela sarthu içan bere incredulitatearen causaz:

7Berriz determinatzen du egun iaquin-bat, Egun, Dauid baithan erraiten duela hambat demboraren buruän (nola erran içan baita) Egun baldin haren voza ençun badeçaçue, eztitzaçuela gogor çuen bihotzac.

8Ecen baldin Iosuec hæy eman balaraue reposic, etzatequeen guehiagoric berce egunez minçatu. 9Halacotz, guelditzen çayó sabbathgoabat Iaincoaren populuari. 10Ecen Iaincoaren reposean sarthu içan dena, reposatu içan da hura-ere bere obretaric, Iaincoa beretaric beçala. 11Daguigun bada diligentia repos hartan sartzera: nehor eztadin eror desobedientiazco exemplu berera. 12Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge 13Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gauça guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa.

14Bada sacrificadore subiranoa eta handia Iesus, Iaincoaren Semea, ceruäc penetratu dituena dugunaz gueroz, daducagun confessione haur. 15Ecen eztugu Sacrificadore subirano gure infirmitatéz compassioneric ecin duqueen-bat, baina dugu manera berean gauça gucietan tentatu içan dena, salbu bekatuan. 16Goacen bada segurançarequin gratiazco thronora, misericordia ardiets eta gratia eriden deçagunçát aiuta behar demboraco.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Hebrews 3
Top of Page
Top of Page