Apocacalypsea. 22
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela. 2Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz. 3Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura. 4Eta ikussiren duté haren beguithartea, eta haren icena hayén belarretan içanen da. 5Eta gauic han ezta içanen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztuté: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen duté secula seculacotz.

6Guero erran cieçadan, Hitz hauc fidelác dituc eta eguiazcoac: eta Propheta sainduén Iainco Iaunac igorri vkan dic bere Aingueruä, bere cerbitzariey eracuts dietzençát sarri eguin behar diraden gauçác.

7Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena.

8Eta ni naiz Ioannes gauça hauc ençun eta ikussi ditudana. Eta ençun eta ikussi ondoan egotz neçan neure buruä gauça hauc eracusten cerauzquidan Aingueruären oinén aitzinera adora neçançát: 9Eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophetén, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituztenén: Iaincoa adora eçac.

10Guero erran cieçadan, Eztitzála ciguila liburu hunetaco prophetiazco hitzac: ecen demborá hurbil duc. 11Iniusto dena biz iniusto oraino: eta satsu dena satsu biz oraino: eta iusto dena iustifica bedi oraino: eta saindu dena sanctifica bedi oraino.

12Eta huná, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda dieçodançát batbederari haren obrá içanen den beçala. 13Ni naiz a eta w, hatsea eta fina, lehena eta azquena,

14Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: çucen dutençát vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecençát Ciuitatera. 15Baina campoan içanen dirade orac, eta poçoaçaleac, eta paillartac, eta guiça-erhaileac, eta idolatreac, eta norc-ere maite baitu eta eguiten falseria.

16Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueruä gauça haur testifica lietzaçuençat Elicétan. Ni naiz Dauid-en çaina eta generationea, Içar arguitzen duena eta goicecoa.

17Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic.

18Ecen protestatzen draucat liburu hunetaco prophetiaren hitzac ençuten dituen guciari, Baldin nehorc gauça hauey eratchequi badiecé, eratchequiren drautza hari Iaincoac liburu hunetan scribatuac diraden plagác. 19Eta baldin nehorc ken badeça deus prophetia hunen liburuco hitzetaric, kenduren du Iaincoac haren partea vicitzeco liburutic, eta Ciuitate saindutic, eta liburu hunetan scribatuac diraden gaucetaric.

20Gauça hauçaz testificatzen duenac dio, Segur banatorque sarri: Amen. Bay, athor Iesus Iauna.

21Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin gucioquin. Amen.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Revelation 21
Top of Page
Top of Page